Aurre-benjaminetan Karabigane H taldea suertatu da txapeldun, finalean Karabigane A taldeari 6-0 irabazita. Berangoko taldeko Benjaminak era finaleraino iritsi dira, etxeko Mungia taldearen aurrean amore eman behar izan duten arren. Aurtengo Kepa Deuna txapelketak sona berezia izan du, haurren futbola bultzatzeko ekimen horrek bere 40. edizioa bete baitu.