Aberrazioa aratusteetan: pederastiaren apologia mozorrotuta

Aratusteak ospatu aurretik ika-mika izan genuen mozorro batzuen diseinuagatik. Horietako batek helduentzako film pornografikoetan agertzen diren erizainen jantziaren itxura zuen.

Ez zuen, ez, antzik Osakidetzakoekin. 4 urtetik 6 urtera bitarteko neskatoentzat pentsatuta zegoen mozorroaren bilgarrian ustezko apeua idatzirik zegoen hizki handiz: “Enfermera sexy”. Ondoan neskato bat ikus zitekeen, eta sexy izateko ez omen zitzaion ezer falta: takoiak, minigona, eskote handiko soinekoa… Baliteke guraso batzuek 4 urteko alabatxoari mozorro hau oparitu nahi izatea, eta pentsatze hutsak aberrazio hitza baino ez dakarkit burura. Pederastiaren apologia mozorrotuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun