Beste batek diost berak ama jagon gura bai, baina ezin duela urrun bizi delako, aitatu barik ez dituela oporrak, bidaiak eta irteerak alde batera uzteko asmorik. Baten bateri entzun diot gurasoen etxean bizi den langileak zortzi orduko lanaldia egiten duela soilik, gaueko orduak guardiako orduak izango ez balira lez. Askok diote poztekoa dela amari etxean kargu hartzea, eta arduratzen ez diren neba-arrebak damutu egingo direla nozonoiz, agerikoa den argudio katoliko paternalista erabiliz. Gainera, etxean dagoen menpekoak jagolea izango du, seguru antzean andrazkoa, seguru antzean bere familia edonoren ardurapean utzi duen etorkina.
Orduan, zer proposatzen duzu? Galdetu didate arestian. Neuk baneki! Lehenik eta behin, gaia eremu pribatutik eremu publikora atera, kuantifikatu eta politikaren erdigunean jarri. Eta bien bitartean? Bien bitartean, ai! Buruko minak eta ajeak.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.