Anfibioak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Rodriguez Arrutia 2023ko eka. 19a, 08:00

Gizakiok genetikoki hobeto prestatuta gaude bat-bateko arriskuei erantzuteko urrunekoei baino. Fenomeno hori adierazteko igel egosiaren metafora erabiltzen da askotan. Igel bat irakiten dagoen urez beteriko lapiko batera botaz gero, hau ihes egiten saiatuko da, baina, zer gertatuko litzateke igela ur epeletan sartu eta hau apurka-apurka berotuko bagenu ura irakiten jarri arte? Bada, metaforak dio, igela lasai-lasai geratuko litzatekeela lapikoan, tenperatura igoera txikiak igerri gabe, bertan hil arte.

Honek azaltzen du, hein batean, zelan den posible bizi dugun larrialdi klimatiko garaian autobide berriak, portuen handipenak, turismo zifra errekorrak eta abarrak ospatzea. Hirigintzaren alorrean ere aplika dezakegu fenomeno bera: zein arin ahazten ditugun porlanak apurka-apurka itotako lurrak eta zein errez normalizatzen dugun hiria etengabe handitzea biztanleria behera doan bitartean.

Baina, badirudi anfibio soinuko plan urbanistiko batek igel egosiaren metaforari buelta eman diola, kezka eta beldurra piztuz herritarrengan, 3.000 pertsona kalera ateraz eta EAJ eta PSEk Getxoko Udalbatzan zuten gehiengoa desagerraraziz. Agian baten bat damututa egongo da arinegi berotu izanaz lapikoa.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun