Autobidea infernura

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Rodriguez Arrutia 2024ko abe. 16a, 16:06

Azaroan, Munduko Meteorologia Erakundeak iragarri zuen 2024a erregistroak daudenetik urterik beroena izatera bidean dela. Batezbesteko tenperatura industriaurreko garaietan baino 1,54 gradu beroagoa izan da, zientzialariek segurtasun tartetzat hartzen zuten 1,5eko igoera gaindituz. Badirudi Lurraren sistema klimatikoa infernuaren adierazpen lirikoetarantz hurbiltzen ari dela.

Antza, gure agintariek bultzada bat eman nahi diote infernurako bide horri autobide berri bat eraikiz. Artatza eta Ballonti lotuko lituzkeen Subflubialak trafikoa % 30 handituko luke, milaka kotxe gehiago jarriz errepideetan, garraio publikoaren kaltetan. Milioika tona CO2 gehiago isuriko lirateke atmosferara, klima larrialdia areagotuz. Aldundia prest omen dago infernura hurbilduko gaituen autobide bat eraikitzera, eraikuntza enpresek poltsikoak betetzen jarrai dezaten.

Agian trukean AC/DC banda ekarriko dute BBK Live-ra. Omenaldi polita izango litzateke proiektuarentzat, eta 1.000 milioiko kostutik hurbil egongo den azpiegitura batentzako euren cachea ez da ezer. Highway to hell-en soinupean dantzatzen ikusiko al dugu Pradales?

Espero dezagun ezetz. Otsailaren 8an dugu hitzordua erokeria hau geldiarazteko.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun