Bada, ez. Nik gaurkoan garraio sistema eta osasunaren arteko lotura izan nahi dut mintzagaia. Bi kontzeptu hauek gutxitan lotzen diren arren, ukaezina da euren arteko lotura. Hala frogatzen dute urtero airearen kutsaduraren ondorioz hiltzen diren horiek (6,7 milioi urtean, NBEren arabera) edo auto istripuetan bizitza galtzen dutenek (1.154 iaz Espainian).
Eskualdean, osasuna eta garraioaren arteko lotura ezin hobeto islatzen duen proiektu bat dugu mahaigainean: Subflubiala. Zazpi urtean zehar Artaza-Romo institutua inguratuko luke, patioaren zati handi bat ere hartuz. Honek larriki eragingo lioke ikasleen osasunari: hautsak eta gas kutsakorrek arnas sistema gogor kolpatuko lukete, eta etengabeko zaratak eta leku galerak osasun mentalean eragin nabarmena izango luke. Azpiegitura honen aurka egitea, osasunaren alde egitea ere bada.