Ormuzetik Artatzara

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Rodriguez Arrutia 2026ko maiatzaren 8a

Estatu Batuak eta Israelek Iranen aurka abiarazitako gerraren ondorioak nabariak dira mundu osoan. Ormuzetik igarotzen munduko erregai fosilen % 20, eta gerraren ondorioz itxita daramatza hainbat aste. Inoiz baino agerikoagoa da gaur egungo gizarteak erregai fosilekiko duen menpekotasuna, eta, momentuz, prezio igoerak izan direnak etorkizun hurbilean erregai eskasiak izan daitezke: hegaldi batzuk dagoeneko bertan-behera gelditu dira.

Testuinguru honetan hainbat dira herrialde desberdinetan iragarri diren neurriak, baina badirudi shock honen berri oraindik ez zaiola ailegatu Bizkaiko Foru Aldundiari. Izan ere, apirila amaieran jakin genuen aurrera jarraitu nahi duela Subflubiala autobide proiektuarekin, eta lanak esleitu ditu prozesu judizial bat irekita egon arren. Proiektu honek, Artatza suntsitu eta Artaza-Romo institutua lekualdatzera behartzeaz gain, gure erregai fosilekiko menpekotasuna handituko luke. Hain zuzen ere, errepide berri honek «dei efektua» eragin eta autoaren erabilera handituko luke eskualde osoan. Ez al da zentzudunagoa garraio publikoa indartzea?

Nazioarteko shock-ak ez badira nahikoa proiektu anakroniko hau gelditzeko, kaleak bete beharko ditugu mezua helarazteko.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun