Guecho Quirolak-en egoera ekarri nahi dut orain hona, bereziki bi gaiekin lotuta. Batetik, Fadura Kirol Parkeko Prozesu partehartzailearen inguruan (Thinking Fadura famatu hori) . Hori kudeatzeko enpresa bat kontratatzeko asmoa du erakundeak eta horretarako baldintza teknikoak argitaratu zituen irailean.
Irregulartasun batzuen artean salatu genuen, une hartan, euskara ez zela aintzat hartzen eta hori bitxia iruditzen zitzaigula are gehiago prozesu parte hartzaile bat abian jartzearen inguruan aritzen ginelako. Ukatu zituzten irregulartasunak baina azkenean atzera egin behar izan dute, eta oinarri tekniko berriak argitaratu berri dituzte. Salatu genituen akats nahikotsu aldatu dituzte (onartu nahi ez duten arren) baina ez pentsa euskara barneratu dituztela, ez, gauzek berdin segitzen dute euskara aldetik: ez da inon ageri. Prozesu parte hartzailea garatuko duen enpresak ez du zertan euskalduna izan, ezta euskaldun langilerik izan behar ere. Hortaz, nola bermatuko dituzte prozesu horretan parte hartuko duten guztien hizkuntz eskubideak?
Beste kontu bat, Bizi ikastaroak dira. Bizi izaera duten kirol ikastaroetan euskarak izan behar du hizkuntza nagusia, euskara eta gaztelainaren arteko elkarbizitza bilatzen da honekin, ez da inor baztertuko erdalduna izateko edota euskara ondo ez menderatzeko baina euskara izan behar du hizkuntza nagusia. Lehengo galdera sortzen zaigu, adibidez, ikastaro batean irakasleak euskaraz ez duenean hitz egiten, nola izan orduan euskara ikastaroko hizkuntza nagusia? Zaila ezta? Ba hori gertatzen da.
Beste kontu bat izan daiteke BIZI ikastaroei ematen zaien publizitate eta komunikazioa tratamendua, nahiko eskasa nire ustez. Esango nuke, baina agian erratu egiten naiz, oso jende gutxi dakiela BIZI horrek zer esan nahi duen ikastaroan izena ematen duenean, baina horren inguruan beste egun batean idatziko dizuet. Momentuz zera galdetuko nieke Guecho Quilorakeko arduradunei: Noiz ekingo diozue benetako euskalduntze prozesuari itxurak bazterrean utzita?