Baina beste talde batzuk ere etorriko dira estropadara, nahiz eta Bizkaiko txapelketan aitatutako hiru taldeok baino ez duten parte hartzen. Estropadak Plentziako zubian izango du abiapuntua eta helmuga. Piraguistek 2.500 metro egin beharko dituzte Butroe ibaian gora, ziaboga eman eta etorritako bide beretik atzera Plentziako zubira, 5 kilometro guztira. Parte hartze handia espero dugu estropadarako, 14 urteko piraguistak izango dira gazteenak eta 60koak ere ibaian gora eta behera ikusiko ditugu.