Ertzainen helikopterua eta AEK

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM 2015ko mar. 11a, 19:13

Argazkian, Ertzaintzaren helikoptero bat greba orokor batean. CC-BY-NC-SA IÑAKI ARRIETA BARO

Berriro ere Korrika ate joka dugu, euskalduntzea egingarria egiteko txiroak bezala, diru eske. Eta kasualitaterik ez dagoen Euskal Herri honetan, Otxandioko AEKko kideek sortu zuten "Nor-Nori-Nork" kanta ezagunak, gure diruaz erositako ertzainen helikopteroarenak, 20 urte beteko ditu aurten.

Bitartean, krisi ekonomiko garratzaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Erandioko ertzain-hiritik 85472-2015 zenbakidun zerbitzu-kontratua argitaratu du gaur, Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialeko gehigarrian. Milioi euro baten truke, BEZa barik, dituzten helikopteroak konpondu eta mantentze lanak egiteko.

Nor-nori-nork, baldintza ta subjuntibo...

Gozategik "Gozategi" bere hasierako diskoan argitaratu zuen famatu den "Nor-Nori-Nork" kanta. Ba al dago norbait gure nazioan abestu edota dantzatu ez duela esan dezakeena? Bada ez bada, hemen duzue:

Eusko Jaurlaritzak dio, dirurik ez dagoela
baina zer kasualitate, guria falta zaiela
baina, laister ikusiko dute, joder
potrotaraino gaudela, joder, potrotaraino gaude.

Nor-nori-nork, baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza badakigu.

Ertzainek erosi dute, kriston helikopterua
baina zertarako nahi dute, holako aparatua.
Baina, laister ikusiko dute, joder
potrotaraino gaudela, joder, potrotaraino gaude.

Nor-nori-nork...

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun