CUPek Kataluniako hauteskundeak irabazi ditu. Gutxienez, zine-zaleen artean. Egun bakar batean, Youtuben 217.000 bisita baino gehiago izan ditu. Beste alderdi guztienak, batera, baino gehiago. "Anaven lents perque anaven lluny" (Motel gindoazen, urrun gindoazelako) film labur hori kanpainarako spot bat baino askoz gehiago da: David Fernandezen zen-uneak; maite duten baina inora ez doan furgoneta, independentziarako prozesuaren metafora; Antonio Baños oraingo hautagaia, umoretsu; Herrialde Katalanen aldarrikapen irmoa; Lluis Llach-en "Viatge a Itaca"-ren gogorapen malenkoniatsua; euskal presoekiko elkartasuna; CDC eta ITV auziaren kritika; PSCren Madrilgorako inorabidea; Metromuster-en ekoizpena, "Malviviendo"-ren moduko estiloa duena.... eta herri katalana, CUPen eta prozesuaren motorra.
Beste alderdiek perpetratu dituztenak ikusi gura duenak, hemen ditu beste hauteskunde-spotak, Ara.cat-i esker, baina ez dezala gehiegi espero.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!