Ugeragak elkartasun-partida jokatuko du bihar, Aimar del Pozoren alde

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM 2017ko mar. 18a, 17:15

Eskualdeko elkarte askok lagundu dute Aimarren familia. © PUNTA GALEA TXIRRINDULARI ELKARTEA

Bihar, domekan, Ugeraga futbol-taldeak Loiu arerioa hartuko du Urkon, goizeko 11:15ean. Klubak erabaki du partida horretan bilduko den diru dena Aimar del Pozo ume gaixoarentzat izango da. Ugeragako bazkideek ere ordaindu behar izango dute, euren kasuan euro sinboliko bat txartel bakoitzeko.

Mutila partidan izango da, Ugeragak zabaldu duenez. Hala, palkotik ikusiko du derbi bizkaitarra. Modu berean, klubak Ugeragaren arropa eta jokalari denek sinatutako baloia oparituko dizkio.

Aimarrek tetraparexia gaixotasuna dauka; gaitz horrek paralisi zerebral bat eragiten dio eta horren sendatze prozesua garestia da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun