2019an Kirmen Uribek ere ideia hori zerabilen buruan 17 segundo liburuari titulua jartzerakoan. Bataz beste, denbora hori eskaintzen baitiote bisitariek New Yorkeko Metropolitan museoko artelan bakoitza begiratzeari.
Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoa entzun bitartean oroitu naiz bi aipamenokin. Urbizuk ere 2019ean Berri Txarrak desegin, eta, orain, aurrerapen kanturik gabe, bideoklipik gabe, eta ia-ia sorpresaz, osorik jarri duelako bakarkako diskoa entzungai. Hamar kanta, elkarrekin, musika singlez single entzuten den sasoian.
Baina tematia da errealitatea, eta diskoak plataforma digital batean kantuz kantu izan dituen entzunaldiak dira horren froga. 143.080 ditu lehenak, eta beherantz gero. 135.200; 128.582; 126.606; 125.903; 112.570; 111.681; 103.882; 94.285 eta 94.001.
Bide batez, sareak bi minutu eta zortzi segundo kalkulatu dizkizu testu hau (osorik) irakurtzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.