Berriki, gurean, horrorearen eta armoniaren arteko aldiberekotasun hori bistaratzeko egin dio uko Saioa Alkaiza bertsolariak Igartza bekari ere. 10.000 euroko laguntza jaso behar zuen, nobela bat idazteko, baina beka sustatzen duen CAF enpresak Palestinako lurralde okupatuetan tranbia bat eraikitzeko duen proiektua salatzeko esan dio ezetz sariari. Gero, Elkar argitaletxeak ere bertan behera utzi du deialdia. Eta, aldi berean, hamaika izan dira Spotify plataformatik ateratzea erabaki duten musikariak ere, enpresaren jabeak armagintzan egindako inbertsioak salatzeko.
Edna Saint Vicent Millay poeta estatubatuarrak Urrunegi joan gara poeman zehatz esaten duenez, maiz, ezjakintasuna baita gerra eta bakea bereizten dituen elementu bakarra: "Bakea/ ezjakintasun eder pasakor bat da/ beste nonbait aurrera egiten ari den gerraz".
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.