Ursula K. Le Guinen hitzetan, garai hartan, estatubatuarrek umekeriatzat jo ohi zituzten fantasiazko lanak, eta joera horri aurre egiteko eskaini zuen hitzaldia. Ez dakit han giroa aldatu ote den, baina gaur egun, Euskal Herrian, susmoa dut ez ote duen errealismoak agintzen. Posibleen munduak. Egitateenak. Eta ez da nire susmo soila. Irakurle klubak gidatzen dituzten hainbat lagunek ere aipatu didatelako gauza bera.
Garaien arabera aldatzen dira gustuak. Hezkuntzaren arabera. Ohituren kausaz. Aurreko aldietan gailendutako joerekiko kontrastez... Hamaika izan daitezke motiboak, baina berezkorik ez dago hor ere. Eta, beraz, akaso, izan daiteke garaia Le Guinen galdera errepikatzeko. Zergatik dira euskaldunak dragoien beldur?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.