Hartza

Erabiltzailearen aurpegia Jokin de Pedro 2024ko urt. 26a, 09:00

Egu, Mari, Ortzi eta hainbat jainko kristau-aurrekoren berri iltzaturik geratu dira gure ipuin, leku-izen nahiz eguneroko hiztegian. Ez diogu, baina, hartzari hainbeste erreparatu. Izan ere, gizakiak hartzen ondorengoak zirelako ustea garbi azaltzen da Euskal Herriko tradiziozko sineskeran. Ipuinetan, Hartz Handi eta emakume bat ziratekeen lehen gizakiaren gurasoak.

Hartza ehizatu izan da, egia, baina ez beste edozein basapiztia bezala, begirunez edo zerbait bidegabea egitearen nolabaiteko beldurrez baizik. Joan den mendean Zuberoako hartzen ehizan parte hartua zen Dominique Prebendek esana: "Hartzaren hiltzeak ur gaixtoa ekartzen dizu. Hartza gizakia bezalakoxea da, dena jentea duzu". Gero, haren aita Petirik isilean erantsi omen zuen: "Lehenagoko euskaldunek gizona hartzetik jiten zela sinesten zuten. Gizona hartzak egina da".

Badakigu, halaber, hartza eraildakoan "hartzaren kantorea" eskaintzen ziotela, haren hitzik ez doinurik iritsi ez bazaigu ere. Zerura joatean euskaldunak aipatu eta aitortu beharreko lehen kontua hartzekiko jokabidea omen da, San Pedroren ondoan zeruko hartza bizi baita, bertako atera doazen giza arimei lehenengo galdera egiteko: "Nola jokatu duzu hartzekin?".

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun