Hatz

Erabiltzailearen aurpegia jokindepedro 2024ko ira. 13a, 13:21

Euskarak oraintsu arte izan duen ahozko transmisioari eta in situ duen antzinatasunari esker, haren berba zaharretan altxor harrigarriak aurki ditzakegu, hitzon azterka eginez gero. Hitz horietako bat "hatz" dugu. Iparraldean oraindik ere jatorrizko adierari eusten dio: (h)aztarna, arrasto9.

Goazen euskaldunok ehiztari-biltzaile ginen garai urrunera. Ehizakien hatzei jarraitzea eguneroko zeregina zen, noski; halandaze, oreinen (h)atz-ean, ibiltzen ginen, edo bata bestearen (h)atz-ean. Hortik sortuko zen egungo atze postposizioa. Eta hizkuntzan maiz gertatzen den eraldaketa bat baliatuz, efektua objektu bihurtu zen, alegia, hatz/arrastoak hatz/atzamar esangura bereganatu zuen.

Eta, hori baino lehenago, zelan esaten genion atzamarrari? Er(h)i, jakina! Iparraldean gaur ere erabiltzen da ele hori, eta Hegoaldean fosilduta ageri zaigu erpuru eta eraztun berbetan.

Horrenbestez, badakigu gaur zergatik darabilgun oinatz eta eskuatz; baita hatz eriari esateko eta behatz oinetako eriari... Baina, zer ote da Bizkaiko (h)atzamar txanbelin hori? Ez luke gutxienez hamar-atz beharko, ohiko sintaxia aintzat harturik? Hurrengo baterako utziko dugu haren jatorriaren misterioa argitzea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun