Enpleguari, iraunkortasunari eta turismoari buruz asko hitz egiten dugun arren, ahaztu egiten dugu kulturaren izenean gure biodibertsitatea arriskuan jartzen dugula eta beste kultur etxe batzuk sortzea ere eragozten duela, proiektu handiek baliabide guztiak eramango dituztelako eta, ondorioz, gainerakoak apurrekin konformatu beharko dira.
Hori eskala handiko proiektuei aplika dakieke, hala nola Urdaibaiko Guggenheimi, baina toki-mailan, kultur jardueren parte diren hainbat ekitalditan aurki ditzakegu adibideak: aztarnategi arkeologikoak zeharkatzen dituen lasterketan edo motorrentzako pista batean, paisaia arriskuan jartzen duten natura-inguruneetako jaialdietan... Kultur jarduerak beharrezkoak dira, gizarte gisa aberasten gaituztelako, baina horien atzean zer ezkutatzen den galdetzen hasi behar dugu; benetako kultura sustatu, ez negozioa egin. Kulturaren izenean, dena ez da onargarria; ezin dugu suntsitu eraikitzen ari garela sinetsarazten dugun bitartean.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.