Udan, hainbat jarduera egiten dira, adibidez, Historia Jardunaldiak. Herri mailako hainbat hitzaldi historikok osatzen duten ekitaldiak oso harrera ona izan du aurten eta, nahiz eta bertaratutako gehienak hiribilduko bizilagunak izan, beti hurbiltzen da norbait Bilbotik eta inguruko herrietatik hitzaldietako gaiekin interesatuta.
Beste hitzordu nabarmen bat da Museoa Kalera. Museoaren aurreko kalean haurrentzako tailerrak antolatzen dira: egun batez arkeologo bihurtu, altxor galdua bilatu eta antzinako ontzioletara joaten dira eskalan beren ontzia eraikitzeko. Urtero, 100 haur baino gehiagok gozatzen dituzte jarduera horiek.
Gainera, udalerri txiki batean halako elkarte bat izateak tokiko historia etengabe aztertzen, ikertzen, erakusten eta argitalpenak egiten aritzeko aukera ere ematen du. Horren ondorioz, gero eta bazkide eta boluntario gehiago ditugu museoan. Onarpen horri esker Plasentia aldizkaria ere daukagu, historia, arte eta zientzia lokaleko artikuluak biltzen dituena.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.