Erronka bati buruzko argibideak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Peli Oleaga Olabarria 2016ko eka. 17a, 13:23

Kalkulu-orrietan biderketak egiteko HIRUKAren 64. zenbakian botatako erronkari buruzko argibideak.

Atera berria den HIRUKAren 64. zenbakian gure Berbalagun taldekoek botatako erronkaren berria agertzen da, 7. orrialdean.

Aldizkarian berria argitaratzeko guk bidali genuen ohartzarra laburtu behar izan da; eta, tamalez, laburpenean bi puntu garrantzitsu agertzen ez direnez, ohartxo honen bidez haien berri eman nahi dugu. Puntuak hurrengoak dira:

1 Lortu behar den biderkadura zehaztasun osokoa izan behar da; emaitzan digitu bat ere galdu gabekoa. Zehaztasun gutxiagorekin edozeinek egin ahal du biderketa eta.

2 Saria soluzioren bat aurkeztuko digun lehenengoarentzat baino ez da izango. Ez du balio, esate baterako, soluzioa aurkitzen duenak lagunei azaltzea eta gero guztiak banan-banan sariaren bila etortzea.

Badago laburpenean aipatzen ez den eta norbaitentzat interesgarria izan daitekeen beste puntu bat; hurrengoa: aurkeztuko zaigun soluzioa edozein gelaxkatan jarritako zenbakiak biderkatzeko eta kalkulu orrian aldaketak egin gabe nahi den adina biderketak egiteko balio badu saria bikoiztuko dugula.

Honi buruz informazio gehiago izan gura duenak HIRUKAren 64. zenbakian esandako toki eta orduetan eskatu ahal digu.

Zorte on!

Atzean agertzen den irudian duzue emaitzak nolakoak izan behar diren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun