Apache OpenOffice bulegotika-suitearen azken bertsioa euskaraz (4.1.2) eskuragarri dago http://www.openoffice.org/eu/ helbidean.
Laguntza testu guztiak euskaratuta ez badaude ere, baliagarria izan dakieke Micosoft-en bulegotika-suiteaz sortutako dokumentuak irakurtzeaz gain aldatu ere, gura dutenei; bera erosi behar izan barik. Apache OpenOffice-z sortutako dokumentuak Micosoft-en suiteaz, eta LibreOffice-z ere, irakurri ahal dira.
Bulegotika-suiteei edo Apache OpenOffice suiteari buruz zerbait jakin gura duzuenok http://eu.wikipedia.org/wiki/bulegotika-suite eta http://eu.wikipedia.org/wiki/OpenOffice.org helbideetara jo dezakezue.