"BESTE URTE BAT" antzezlana. Gaur 20:00tan Kurtzio

Erabiltzailearen aurpegia

"BESTE URTE BAT" antzezlana. Gaur 20:00tan Kurtzio kultur etxean. Kurtzioko antzerki tailerrean, aktoreekin batera lanean zuzendaritza eta sorkuntza uztartuz, hutsetik hasita sortutako lan originala. Talde bikaina izan dut aurten, langileak, konprometiduak eta atseginak, eta zalantzak planteatu gabe sartu dira nik proposatutakora eta ederto barneratu dute bilatzen nuen interpretazioaren estetika, oso prozesu aberasgarria izan da eta emaitzan aktore bikainak direla ikusiko da. Eta gainera antzokiko eszenatokian entsaiatzeko aukera izan dugu. Ederto!