CARME: Dibortzioa nahi dut.
MARIANO: Ezinezkoa. Ez dago legearen barruan.
CARME: Nire borondatea da.
MARIANO: Zelan ixten zaren maitia. Ni aldiz, demokrata hutsa naizenez dialogoari irekita nago, beti ere, gure elkarbizitza bateratua bermatzen duten lege eta konstituzioaren baitan, noski.
CARME: Giza Eskubideen Aldarrikapenak, nire etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea aitortzen dit.
MARIANO: Gure zuzenbide estatu demokratikoko legeek ez dute onartzen. Hau ez da Erresuma Batua.
CARME: Orduan, aldebakarreko independentzia erabakitzen dut. Ba noa!
MARIANOREN LAGUNAK: (Kantuak kaletik. OFF)
¡A por ella, Oeeh!
¡A por ella, Oeeh!
MARIANO: (Carme jipoituko du irtetera doean). Legea betearazteko biolentzia proportzionala besterik ez da hau.
ALBISTEGIA: # Bere emaztearen delitu larria saihestu nahirik, senar batek eskuan lesioak sufritu zituen.#
DON FELIPE, OSPITALEKO ABADEA: (Carme ospitaleko ohean larriki zaurituta) Alabatxo, zure jarrera ezkontzaren banaezintasun sakratuaren kontra doa. Hobe duzu bertan behera uztea.
MARIANO: (Logelako telebistako pantailan agertuko da) Carme, utziozu plantak egiteari, itzul zaitez lege barrura eta albora itzazu determinazio askerako saiakera horiek… Bestela, txarragoa izango da (zuretzako).
Andy Hansonen dosia
Jon Urraza
aktorea
HIRUKA 110 zbkia. paperezkoa 2017-11-15