Euskaldun berriek eta euskaldun zaharrek alfabetatu gabe elkarrekin hitz egiten dugunean arazo batzuk sortzen dira. Euskaldun berrioi, mailaren arabera, askotan zaila izaten zaigu ondo ulertzea, eta haientzat gure euskara arraroa da.
Haiek euskareko hotsak etxean eta txikitan ikasita dauzkate, eta euskaldun berrientzat oso zaila da euskarazko hotsak ondo ahoskatzea.
Euskaldun zahar nagusiek sarritan gaztelaniaz bakarrik egin zituzten ikasketak, ez euskaraz, eta beren etxeko euskara (garrantzitsua, noski) bakarrik dakite; horregatik, haientzat euskaldun berrien mintzamena arraroa da. Horrez gain, hizkuntza guztiak denboraren poderioz aldatzen ari dira, baita gurea ere.
Hala ere, haien artean ondo eta harro hitz egiten dute euskaraz, baina euskaldun berriekin ez dute eroso berba egiten.
Arazo hau konpontzeko badaude bide batzuk. Hiru proposamen egingo ditut: lehena euskaltegira joatea ( garrantzitsua), bigarrena, berba lagun talde batera sartzea eta hirugarrena, Mintzanet.net-en parte hartzea.
Nik mintza praktika ikastareari buruz zerbait komentatu nahi dut.
Mintza praktika eskolek metodologia berezia dute, ez beste mailak bezalakoa.
Guk ez dugu azterketa prestakuntzarik egin behar, guretzat euskaraz hitz egitea eta gramatika errepasatzea nahikoa da, baina giro ederra gozatzea oso funtsezkoa da, nahiz eta askotan irakaslearentzat zaila izan.
Mintza praktika taldean ikaskide desberdinak gara, batzuk euskaldun zaharrak dira. Euskara ahaztuta daukate eta euskara berreskuratu, gramatika gainbegiratu eta euskara batu ulertu nahi duten.
EGAdunak ere etortzen dira, haientzat hitz egitea oinarrizkoa da eta euskaldun zaharrekin berba egitea laguntza handia da. EGA azterketa prestatzen ari direnak ere etortzen dira mintzatzeko erraztasuna hartzeko.
Beste ikasle batzuk euskaldun berriak gara, euskaldun zaharrekin egotea oso komenigarria da guretzat. Guk euskara hobetu, hitz egin bitartean trebetasuna hartu, ondo ulertu, hitz egiten dugunean, erraz irakurri eta ondo ulertu, zerbait idatzi, baina batez ere ondo hitz egin nahi dugu, akatsik gabe.
Mintza praktika eskola ez da beste mailak bezalakoa izan behar, oinarrizkoa, atsegina, erosoa, eta zoragarria izan behar da. Euskaldun zaharrak gehiago izango balira, guztientzat hobe izango litzateke, ez bakarrik euskaldun berrientzat baizik eta euskaldun zaharrentzat ere.
Datorren ikasturterako deialdi berezi eta handia egin behar dugu euskaldun zaharrak euskaltegira mintza praktika eskoletara joateko, herrian Lauaxeta, J.A. Agirre eta Udaleko euskaltegia daude, mintza praktika eskolak euskaltegi guztietan daude eta aprobetxatu egin behar dugu aukera hau.
Anima zaitezte, euskaldun zahar nagusiok! Euskara berreskuratzea oso ona da nagusientzat, baita alzheimerrerako ere. Ikasteko ez dago adinik, ez da presarik ere, gogoa bakarrik behar dugu. Denok pozik egongo ginateke, mesedegarria eta egokia izango litzateke, eta asko ikasiko genuke, bai euskaltegitan, bai berba lagun taldeetan, bai Mintzanet.net programan ere.
Deialdi hau nola helduko zaien euskaldun zahar nagusiengana, zaila izango da.
Mintza praktikako ikasle bat