Mintzapraktika taldekideek ikasturtean zehar egindako ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Onandia 2015ko uzt. 10a, 06:25

Berbodromoan ateratako argazkia

Iazko urrian, mintzapraktikako lehenengo eskolako egunean, gure ikaskide Txarok berba lagun talde bat egitea proposatu zigun eta, harrezkero, asteazkenero Batzoki edo Sustrai tabernetan elkartzen gara ordubetez euskaraz berba egiteko. Batzuk Jose Antonio Agirre eta Erromoko udal euskaltegietako mintza praktika taldekoak gara eta beste zenbait euskaltegitara ibili barik, euren euskara hobetu nahi dutenak.

Azaroaren 27an Egizuren arduradunetako bat den Rozíorekin elkartu ginen. Honek afari bat egitea proposatu zigun Bidebitarte txokoan etorkinekin. Gure mintzapraktika taldeko hiru sukaldari lortu genituen: Txaro, Iñigo, eta Joserra. Hogeita hamar pertsona elkartu ginen, Errusia, Irlanda, Eskozia, baita Hego-Amerikakoak beste nazio batzuetakoak ere. Helburua etorkinek gure ohiturak eta euskara ezagutzea eta horietara erakartzea zen. Eguberriko jaiak baino lehen, urtero legez, Bidebitarte txokoan afari berezia egin genuen, hogeita hamabost pertsona elkartuz, mintzapraktikako A eta B eskolatakoak, bi berba lagun taldetakoak eta irakasle batzuk ere. Giro euskalduna izan zen, txiste, abesti eta pasadizo ugari izan genituen. Afari hauetan ikaskideak ezagutzea eta adiskidetasuna sortzea dira helburu. Martxoan, Itziarko Txindurri-Iturri sagardotegira txangoa egin genuen Egizu taldearekin, Asierrek eta Garazik antolatuta. Algortan goizeko bederatzietan hartu genuen autobusa, gero Erromon eta Santutxun beste taldekideak hartu genituen, zortzi pertsona gure taldekoak. Berrogeita lau bat izan ginen guztira. Lehenengoz, Eibarko Armagintza museora joan ginen eta oso egokia izan zen Eibarko historia ezagutzeko.

Bisita horren ondoren Sagardotegira joan ginen, bazkari oparoa zen, giro alaia sortu zen, abestuz eta dantzatuz pasa genituen bazkal osteko orduak zeren hiru trikitilari agertu baitziren. Martxoan, gurin opilaren tailerra egin genuen Bidebitarte txokoan, Jhon Arinok gidatua, oso tailer interesgarria, erreza da opilak egitea. Gozo-gozo eta samurrak izan ziren. Jhonek errezeta oso ondo azaldu zuen, neurriak eta nola egitea. Hamasei lagun elkartu ginen eta han apirilean, Egizu elkarteko arduradunak diren Roziok eta Landerrrek antolatu zuten “Euskara bazkaria” egin genuen Bidebitarte txokoan. Sukaldari eta laguntzaileak goizeko hamarretan elkartu ginen bazkaria prestatzeko. Patata eta zainzuriak zuritu eta zatitu genituen baita piper gorri eta barazkiak ere. Isabelek gozo-gozo egon zen gatzatua prestatu zuen ardi esnearekin eta amaitzeko marrubiak limoiaz, postre gozoa izan zen. Sukaldari eta laguntzaileok hamaiketako ederra egin genuen, eta grabatuta dauzkagun Iñigok abestu zizkigun bertsoak entzuten genituen. Iñigo bertsolari- berri on-ona da benetan. Iñigok, Sabinek, Isabelek eta Joserrak prestatu ziguten menua: Hona hemen: Hasteko, piper berde frijituak, txistorra zati bat eta txanpinoiak urdaiazpikorekin. Zainzuri natural, patata eta ilarrak maneatuta. Untxia barazkirekin. Isabelek egindako gatzatua eta marrubiak limoirekin. Kafea eta izozkiak. Batzuek pattarra ere hartu zuten. Gero, pasadizoak, txisteak, eta abestiak ez ziren falta izan. Rozíok kantutegi polit bat eta janari errezetak eraman zituen. Hamalau pertsona elkartu ginen, bai irakasleak, euskaldun zahar eta berriak, eta ikasten ari garen batzuk ere. Oso egun atsegina izan zen euskara praktikatzeko eta entzuteko. Gozatzeko bikaina!

Berba lagun eta euskaldunok elkar ezagutzeko ere interesgarria izan zen. Euskaldun zahar eta berriak eta euskara ikasten ari garenok elkartea, ondo jatea, abestea, txisteak eta pasadizoak kontatzea eta batez ere, euskaraz hitz egitea eta egun ederra gozatzea, dira “Euskara bazkaria”aren xedea. bertan gurin opilak txokolaterekin jan genituen eta etxera ere eraman genituen. Beti bezala giroa ederra izan zen.

Maiatzaren 27an, eskolakoen eta berba lagun taldekoen txangoa egin genuen Ordiziara. Ordiziako merkatua asteazkenero izaten da, ez da oso handia , baina txikia ere ez, han Gipuzkoako dareen prezioak han finkatzen dituzte. Merkatua ikusi eta erosketak egin eta gero, argazkiak ateratzen eta abesten aritu ginen. Hamabietako egiteko Larraitz landara joan ginen. Larraitz landa oso berezi eta polita da, Txindoki mendiko magalean dago, handik mendizaleak hasten dute Txindokiren igoera. Albatzisketa eta Amezketa herriak ikusi genituen Tolosarako bidean. Tolosako “ Astelena” jatetxean eguneroko menua jan genuen ederto eta gero herria ikusi genuen. Terraza batean hurrupa bat hartu genuen, txiste eta pasadizoak kontatzen eta abesten genituen bitartean. Gorrotxategi gozotegian txokolateak erosi genituen eta Ezeiza gozotegian teilak. Arratsaldean Errezil herria ikusi genuen eta handik Loiolara joan ginen, basilika eta Iñigoren dorre-etxea ikusi genituen. Gipuzkoako Goierri ezagutzeko, euskaraz egun osoan bizitzeko eta lagunen konpainiaz gozatzeko gure xedea bete genuen.

Ekainean, berbodromo ekintzara gure Mintzapraktikako talde Ekainaren hamazazpian bietako batzuk joan ginen arratsaldeko bostetan, hamazortzi ikasle eta baita bi irakasleak ere. Hango bilera eraginkorra izaten da euskaldun berrientzat. Aurtengo lekua ez zen egokia gure ustez, beharbada aurten lekuagatik jende gutxiago joan zen. Berbodromoa mesedegarria da euskaraz praktikatzeko eta batez ere, ikasle eta euskaldunak elkar ezagutzeko. Ekainaren hamazazpian Joserraren ortuan urtero bezala ikasturteari agurra emateko elkartu ginen afari-askaria ospatuz. Inigok, Joserrak eta beste batzuen artean prestatu zuten afari-askaria. Leku ikusgarria izan zen eta giroa ere. Iñigok urtero legez bertsoa prestatu zuen. Hemen duzue Iñigoren bertsoa:

MINTZAPRAKTIKA 2014-2015

Doinua: ETA-ren su etenetik

Ekainak hamazazpi, gaur, ate joka dago uda, hori aprobetxatuz gatoz gu Joserraren hortura. Gure afari-merienda tradizio bihurtu da. Urtero ospatzen dugu lagun-giroan gustura. Ez dakit nola deitzen den gure arteko lotura, ikaskide-adiskide, ez da berdina esangura, baina nik, gure kasuan, ez dut nabaritzen muga. Amaitzear badaukagu berriro mintzapraktika, ointxe bertan beteko dut taldea aurkezteko irrika. Aintzane, Joserra, Iñaki, Idoia, Iñigo, Endika, María Jesús, Txaro, Javi, Ángel. Bai talde polita! Bi lagunen faltagatik bai triste baina ez etsita, Bego laster egongo da gure artean jesarrita, Esther oroitzapenean gurekin pozik irrika. Heldu zinen zu, Ageda, ta zurekin zeure xarma, ezin liteke etorri ezer oberik gugana. Emankor eta aberatsa guretzat indako lana, horri esker gure euskerak zugandik asko darama. Ageda eta ikaskideontzat besarkada handi bana, benetan ederra izan da zuekin bizi izana, betirako bazaudete nire bihotzean barna.

Ekainaren 25ean, gure berba lagun taldekoa, Rafaren txokora joan ginen, Barrikan dago, leku oso polita, ortu handia da eta txokoa harrigarria. Askaritzat txokolatada ederra. Txokolateko fundue bat egin genuen marrubi eta bananarekin, pasta eta freskagarri ere ugari zeuden. Betiko moduan, giroa oso atsegina. Oroimen berezia. Martxoaren hiruan, Esther Mentxaka, gure ikaskide eta lagun preziatua joan zitzaigun, hiru urte egon gara euskaltegian euskara ikasten elkarrekin. Bere hiletara oso hunkituta joan ginen taldekide guztiak. Gure bertsolari edo olerkari Iñigok Esther gaixori zegoenean bertso hau bidali zion animatzeko:

Batzuetan eguzkia, beste batzutan enbata. Batzuetan bide laua beste batzutan aldapa. Batzuetan goxo-goxo, beste batzutan dardaka. Batzuetan poz barra-barra beste batzuta tantaka. Halaxe pasatzen dugu bizitzatik tipi-tapa. Zuk, Esther, hasi duzu Amama izateko etapa- Orain apur bat sufritzen, laster ilobekin kanta, geroari begiratu eta eutsi gogor Mentxaka.

Gure taldekoak askotan ekitaldi batzuetan partaide izaten gara, baina bakoitza bere kabuz, edo talde txiki batekin. Adibidez; Gure taldeko ikaskideak, beste berba lagun talde batzuetan partaideak gara. Argia Ereiten Getxoko euskarazko saria, gonbidapena izan dugu. Alkateak Fredi Paiari eskaini zion omenaldira. Egizuren txangoetara joaten gara. Egizuko irakurzalen txokoko saioetan egoten gara. Egizuren umeentzako tailerrak, Bidebitarte txokoan laguntzen dugu. Aixe Getxo sariaren aurkezpenera joan ginen. Mintzanet. Net-en ekintzetan eta saioetan partaideak gara. Itxarkantu abesbatzan partaideak gara. Hiruka aldizkarian noizean behin artikulu bat idatzi edo parte izaten dugu eta bazkideak ere bagara. Gure euskaltegia hobetzeko ideiak eta aurrekontuak ematen ditugu. Getxoko Euskara Zerbitzuak, euskara ikasteko herriko euskaltegian aldeko antolatutako lelo edo Esaera-Txapelketa gure taldeko Iñigok irabazi zuen. Mintzapraktika taldeko partaide batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun