Udako barnetegi guztiak Google-en bilatu nituen, oso mintza praktika eskola gutxi ikusi nuen, azkenean Etxalarreko barnetegi berezia topatu nuen.
Barnetegiko informazioa ona iruditu zitzaidan, Jone arduradunarekin hitz egin nuen eta joatea erabaki nuen.
Etxalarreko Barnategia, “Mokorreko Borda”, Etxalar herrian dago, Nafarroako Iparraldean, Donostiatik 41km-tara.
“Bortxinetako” lurraldean dago, Arantza, Bera, Igantzi eta Lesakarekin batera.
Herri honek, xarma berezia eta erakargarritasun handia dauka, ez da handia, baina berezia eta euskaldun peto petoa da, hango herri guztiak bezala.
Jonek esan zidan bi neska, Bilbon bizi direnak, barnetegira joango zirela eta ea eramango nituen, Silvia katalana, Maite Bilbotarra hirurok elkarrekin joan ginen barnetegira.
Etxalar herritik Mokorreko bordaraino zazpi km. dago. Bide estua, harrigarria, erreka ondoan, ohian barruan; haritz, pago, gaztaina, platano eta abarrez beteta dago.
Mokorreko bordan Jone gure zain egon zen eta agur egin ondoren Borda ( baserria) erakutsi zigun:
Beheko partean, labe handiak eta beharlekua edozer gauza egiteko, komunak. Solairu artean, egongela handia tximinia ederrarekin jantokia eta sukaldea, baita leku lasai egoteko eta irakurtzeko ere.
Beste solairu erdi igo eta gero, sukalde handia nire txokokoa (elkartekoa) bezalakoa, janaritegi eta upategi, jantoki handia, eta baxerategiak. Toki honek bi ate ditu, bata terraza batera sartzeko hego aldera irteteko, eta han, leku ederra dago kanpoan jateko edo egoteko; eta bestea, ate batetik bordako aparkalekua batera irteteko.
Gelak goiko solairuan daude, bai logelak bai bainugelak ugari dira eta oso ondo apainduta daude.
Goiko partea gela handi bat dago Yoga gela, edozer gauza egiteko.
Mokorreko borda mendi hegalean dago zuhaitz artean, leku harrigarria, baketsua, lasaia, eta zoragarria, perretxikotan ibiltzeko ere ez da txarra izango.
Gelak hartu ondoren mendira ibilaldi txiki bat egin genuen, leku atsegina zen ibilalditxoa egiteko.
Goizero esnatu ondoren dutxa hartu, gela txukundu eta goizeko zortzi eta erdietan yoga gelan egoten ginen. Han Jonek gidatuta, ordu betez egiten genuen yoga. Egunero ikasten genituen yoga ariketa berriak, lasaitzeko, eguna hasteko eta energia berreskuratzeko, ederra benetan.
Gosari ona egin ondoren txango bat egiten genuen, lehenengo egunean Biriatura abiatu ginen. Han parke polit batean, Patxi eta bere taldea dantzatzeko musika jotzen ari ziren eta jende ugari dantzan ari zen, batzuk dantzari izandakoak eta besteak dantzan ikasten ari zirenak, denetariko adina eta giro harrigarria.
Patxi Perezen taldeak dantzarako euskal musika jotzen du, eta CDa kaleratuta daukate jota, eta arin arina, lantzeko zortzikoa, sorgin dantza eta abar.
Bueltan, Lesaka herria ikusi genuen, trago bat ez zen falta, terraza bat erreka ondoan eta horma ondoan. Petril horretan Lesakako jaietan dantzariak dantzatzen dira, eta Euskal Telebistan ikusten da.
Kasino izeneko jantoki eta tabernan egon ginen, hango andreak patata tortilla txapelketa batzuetan txapelduna izan zen, eta ospe handia dauka.
Bazkaria Mokorreko bordan egin genuen eta atseden bat egin ondoren, arratsaldeko bostetan Bagoleko bordara abiatu ginen. Fermin Altzuguren da jabea eta hango pasadizoak eta istoriotsuak kontatu zizkigun, hango jendea eta bere aitona mugalariak ziren, eta kontakizunak harrigarriak ziren. Galderak eta erantzuna interesgarriak izan ziren, elkarrizketa ona. Gero bere pottokoak erakutsi zizkigun. Han borda guztietan pottokoak izaten dira.
Fermin, orain dela urte batzuk Euskadi Irratian saioak egin zituen astrologiari buruz, gizon berezia.
Barnetegian garagardo bat edan genuen terraza batean eguneko ekintzak komentatzen, eta hantxe bertan afaldu genuen. Afalondoan txisteak, pasadizoak eta abestiak izan ziren, zeruko izarrak ikusten genituen bitartean.
Astean zehar tailer batzuk egin genituen: lau motatako ogiak (integralak, erdi fina, Brest opilak, eta asterako ogia), sagar tarta, mermelada tarta, Flammenkuchen, pizza, Napoliko pizza eta abar. Jogenek gidatu zituen tailerrak.
Janariak ere egin genituen: artoaren sekretuak, Mexikoko bazkari berezia , aparteko entsaladak , zainzuriak saltsa berdez eta abar, egin genituen.
Senda belarren tailerra eta botika berezia ere.
Masaje metamorfikoa ere egin genuen, gure ikaskide Lidek gidatua.
Sendabelarren tailerrean, informazioa eta liburu franko dute. Gero belarrak hartu eta ukendu handi bat egin genuen.
Sukaldean bazkariak edo afaria prestatzen laguntzen genion Jogani, giro oso interesgarria eta alaia sortzen zen eta zenbait joko ere egin genuen.
Txangoak: ugariak, bereziak eta ondo gidatuak.
Sarako lezeetara, Lizarrieta portutik joan ginen. Nahiz eta eguraldia euritsua izan bidea zoragarria izan zen benetan. Bisita gidatuan, soinua, argia eta euskara, oso interesgarria eta harrigarriak teknologia berriekin. Jose Migel Barandiaren oroimenari eskainitako gunea erakutsi ziiguten.
Bertiz natur parkea ere ikusi genuen, merezi zuen ikusteak.
Etxalarko herrian Patxiku Irizarri izan zen gidaria. Hasi orduko, ikusi genuen lehenengo etxea, Euskaltzaindiaren lehen partaideetako bat izandako abade batena izan zen; gero, etxeak,1375ko gurutzeria, errotonda batean zainduta, eliza, hilobiak, udaletxea, frontoia, errotak eta abar, erakutsi zizkigun.
Arratsaldean Patxikurekin amaitu ondoren, Larrauta Bordara joan ginen. Etxalar gainean dago, eta han Lander bizi da, txalaparta jotzailea, gizon berezia.
Gure taldeko Silbiarekin txalaparta kontzertu bat eskaini zigun, ez bakarrik zuraz baizik eta burdinazkoa ere. Neuk ez nuen inoiz burdinazkorik entzun.
Bera herrian, gidaria Josu Goia izan zen. 1638. urtean, herri osoa erre egin zuen Saint-Simonen armadak, horregatik herriko etxe guztiak berriak dira, goiko parteak batez ere, armarri ugari dago, ia-ia etxe guztietan.
Isidro Fanaga Beratarrak, Milango Eskalan abestu zuen eta mundu osoan zehar ibili zen abesten.
Barojaren sendia han bizi zen, etxe ederra, eta beti herriaren alde ibiltzen zirela azaldu
zigun.
Herriaren erdian kapera txiki bat dago, han gurutze berezia, mugalari batek ekarritakoa. Bertan, Kristo gurutziltzatua.
Herri hauetan indianoen etxe ugari dago, Beran ere.
Josuk bere etxea erakutsi zigun, hainbeste eskultura, pagokiaz, lizarkiaz, ezpelkiaz, harizkiaz, hormigoizko beirak, altzairu bereziak eta abar.
Herri osoa ikusi eta gero herriko elizara abiatu ginen, eta bertan organo kontzertu ederra eskaini zigun.
Oiartzun herrian, Xabier Iguaranen estudioan landare tailer bat egin genuen, Xabierrek gidatuta. Oso gizon jatorra da eta euskara irakaslea.
Sendabelarrei buruzko liburua idatzita dauka “Zilarrezko Aitzurra”, herriko amonen laguntzaz eginda, eta amonen artilezko jantzien erakusketa harigarria dauka estudioan.
Tailerra amaitu ondoren eguneroko menua bazkaltzera joan ginen elkarrekin hango jantoki batera, bazkarian berbaldia interesgarria eta entretenitua.
Handik Lesakara abiatu ginen. Bide berezi batetik Done Anton urtegira heldu ginen, baseliza txiki bat dago han, kuluxkada ere egin genuen.
Portua igo eta gero, Aita Donostia musikalari eta Oteizaren monumentuak ikusi genituen oso leku polita. Lesakara heldu ondoren Arantzara abiatu ginen,
han San Juan Xarren Koban, eskultura, aldare eta iturria ikusi genituen, leku harrigarria.
Herri guztietan gidari bereziak izan genituen zain, eta herriko historia kontatu ziguten.
Barnetegi honetan ez dago eskolarik, euskaraz bizitzea da helburua, eta hitz egiten genuen bitartean, gure akatsak zuzentzeko adi dago beti Jone, oso interesgarria benetan.
Abuztuko Barnetegian bi irakasle edo lagunak falta izan ziren, Leire Saitua abeslaria eta Josone Mikeltorena, biak Auzolan taldekoak.
Barnetegi honetan familiako taldeak ere izaten dira aste burua pasatzeko, hilero.
Jone Arrospide gipuzkoar eta Jongen alemaniarra dira arduradunak. Lagun ugari joaten da Mokorreko bordara laguntza ematera. Ostegunean Kepa agertu zen lan batzuk egiteko, edo hobeto esanda, laguntzeko, gero gurekin bazkaldu, afaldu eta euskal giroa bizi.
Gure berba lagun taldeko batek askotan baserri batera joan behar dugula esaten dit, baserriko jendearekin euskaraz hitz egiteko.
Mintzapraktika barnetegia da hau, ondo antolatua.
Mintza praktika barnetegian, egunero gauza arruntak egin genituen, ondo jan, euskaldun giro alaian, entretenituak, baita atsegina ere, familian bezala egon ginen.
Euskara ikastea, ondo pasatzea, lagunak egitea, eta euskaraz bizitzea da barnetegiaren helburua, eta hori lortu genuen.
Ez dakit asko ikasi nuen ala ez, baina ondo pasa nuela, lagun berriak egin nituela, jende eta herri eta bereziak ezagutu nituela argi dago niretzat, bederatzi egun izan arren, oso arin joan ziren egunak.
Mintzapraktika Barnetegiko arduradunei eskerrak eman nahi dizkiet, lehenenik mintzapraktika barnetegia sortzeagatik; eta bigarrenik, oso ondo tratatu gintuztelako. Mintzapraktika Barnetegia ondo pentsatuta eta ondo antolatuta daudelako eta jarraitu beharko duelako.
Ikasle bat.
Joserra Onandia.