Lau urtez lan hauek egiten baditugu, lor dezakegu; baina honela egin behar dugu lan:
A-1. Lehenengo maila.
- Astero, euskaltegian 10 ordu eta etxean beste ordu bat gehiago egunero, gauza guztiak berriro ikusteko.
- Youtuben “Oromen” programa ikus dezakegu (Introducción al euskara Gramatica), lehenengo mailako ariketak berrikusteko.
A-2. Bigarren maila.
- Lehenengo mailan esandakoaz gain, ikasturtea amaitu ondoren barnetegi batera joan edo kurtso trinkoa hilabete batez egin.
- Hilero, liburu bat irakurri eta idazlan bat astero idatzi.
B-1. Hirugarren maila.
Bigarren mailan esandakoaz gain:
- Mintzanet programan sartu eta ordu erdi bat, beste pertsona batekin hitz egin; programa hau doakoa da.
- Berbalagun talde bateko partaide izan, eta Egizuren ekintzetan parte hartu. Hau ere doakoa da.
- Egunero whatsappak euskaraz idatzi.
- Lagun bati telefonoz deitu eta euskaraz hitz egin.
- Euskadi Irratia entzun.
- Egunero EITB programak ikusi.
- Interneten bidez ikusgai dugu:
- Yotuben “oroimenak”: Kerman Mintzalaguna, Martin kazetaria, Kutsidazu bidea Ixabel, Iparragirreren bizitza, Egonkale telesaioa, eta abar…
- Primeran, euskarazko plataforma berria: seriak, pelikulak ikusgai ditugu.
Horiek ere ikusi behar ditugu astero.
B-2. Laugarren maila.
B-1ean bezala egin behar ditugu gauza guztiak.
- Egizuren ekintza gehiago egiten baditugu, hobeto.
- Kike Amonarrizek esaten duen moduan: lotsa etxean utzi eta argi izan praktika kontua dela.
- Zenbat eta gehiago praktikatu, orduan eta azkarrago ikasten da.
Gauza horiek egiten baditugu, lau urtean euskaraz hitz egingo dugu.
Ingeles hizkuntzaren irakasle batek esaten zuen: hizkuntza guztietan ohiko esaldiekin baliatzen gara komunikatzeko. Horrexegatik, geuk errepikatu eta errepikatu egin behar ditugu esaldiak.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.