Gaizka Azkarate: "Bizitzan lehiakortasunari ematen zaio garrantzi gehien; hori aldatu behar dugu"

None

Besteak beste, tristura, komedia eta esperantzazko zipriztinekin ehundu du egileak bere hirugarren lana, Historias de un encierro, itxialdian idatzia.

 

Orain urtebete inork gutxik pentsatuko zuen pandemia bat biziko genuenik. Gizartearen ahultasunak agerian geratu dira, baina esperientziatik ikas dezakegula uste du gure gaurko protagonistak. Itxialdi garaian sortutakoa dakarkigu Gaizka Azkarate erandioztarrak: hogei-hogeitabost istorioz jositako lana. 

Kazetaria afizioz, administratiboa ofizioz. Komunikazio-ikasketak egin arren, beste esparru batera egin behar izan zuen lan bila. Hala ere, zaletasun soila bada ere, kazetaritzarekin harreman estua izan du beti Azkaratek: "Eco de Erandio eta Eco de Leioa sortu genuen lagun batzuek gaztetan, musu-truk. Tokian-tokiko berriak argitaratzen hasi ginen".

Bokazioari men egin eta istorioak idazteari ekin zion, narratibak bere sentimenduak azaleratzea ahalbidetuko zuelakoan. Liburu bi idatzi zituen: 092, dígame eta Más anécdotas en el 092. Orain, konfinamenduan sortutakoa dakar eskuartea: Historias de un encierro. Pandemiak sortze-prozesuan mesede egin diola dio: "Istorio tristeak, esperantzazkoak eta barregarriak idatzi ditut: gorputzak eskatzen zidana momentuan". Istorioekin irakurleen barrena inarrosi nahi duela dio Azkaratek: "Liburua irakurri duten lagun batzuek esan didate tristura sentimendu hori nabaritu dutela".

Istorioen bitartez gizarte duina aldarrikatu nahi du, berekoikeria antzuen aurka gogor eginez: "Bizitzan lehiakortasuna da garrantzitsuena; hori aldatu behar dugu".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun