Hainbat gertakariei buruz hausnartzen ibili naiz aspalditik ona, eta azkenengo asteetan jarraitu ditudan bi adibidek sortu didate idazteko beharra: erromoko bendejaren konfiskazioak eta Open arms itsasontziaren egoerak. Lehenengoan dagokion zergak ez ordaintzea da arazoa, eta bigarrenean persona txiroen bizia salbatzea da bekatua. JANA ETA ARNASA, hori da azken finean bendejako nekazariak eta itsasontziko lagunek eskeintzen ari direna, bihotza taupaka jarraitzeko ezinbesteko osagaiak.
Hala ere, badirudi ezinbestekoak ditugun beharretatik ihes ari garela gizarte honetan, dirua jarriz guztiaren gainetik (edo guztiaren erdian), eta ez bakarrik hori, baizik eta irmoz sinistu dugu dirua dugun bitartean jana eta arnasa erosteko aukera izango dugula.
Ez dakit zehazki zein den bi iniziatiba hauek jendartean duten babesa, baina bai entzun ditut bien kontrako argumentuak gure artean, bai kalean baita sare sozialetan ere, gizarte honen ordena apurtzen dutenen kontra egiten ondo ikasi dugulako.
Baina badago esperanza jendartearen oniritzia lortzeko! Open arms eta erromoko nekazaria animatuko nituzke osakidetzari donazio bat egiteko, ziur funtzionatuko lukeela!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.