Galerna ostea

Erabiltzailearen aurpegia Lizar Begoña 2024ko ira. 27a, 09:24

Batzuetan, atzeko atetik sartzen dira urtaroak. Abuztuko galerna hark eta osteko zaparrak aurrestreinatu ziguna. Garajeak urez bete zituen euri-jasak, auzokideak kubo eta baldeekin lokalak husten ibili ziren distopia batean lez. Oraindik egun hartan hondatutako igogailu berria konpontzen dabil teknikaria. Batzuetan, tankera hori hartzen du uda-buztanak, eta deabruki eskutik datorren lanera bueltak. Horrela agertzen da maiz, zapla!

"Kolpe zorririk jotzeko gogorik ez duen norbaiten arima daukat langile klaseko gorputz batean gordeta", zetorren idatzita @zaldieroaren irailaren 3ko zintan. "Goyaren La maja vestidaren remix bat" zen, irudigilearen hitzetan. Binetan tipo bat hondartzan tripaz gora etzanda marraztu zuen, garagardo lata baten parean. Eta, nago, nagikeriaren estanpa hori oraindik ez dagoela lar ondo ikusia, nago lana aldarean duela gizarteak bizitzaren gainetik.

Hiru izenburu etorri zaizkit burura: Paul Lafargueren Le droit à la paresse (Alferkeriarako eskubidea), Sarah Jafferen Work Won’t Love You Back (Lanak ez zaitu bueltan maitatuko) eta Jenny Odellen How To Do Nothing (Nola ez egin ezer). Ez dakit liburu hauetan erantzunik ote dagoen, baina ekuazioaren hurrenkera zein den asmatu ezinik nabil oraindik: Bizitzeko lan egin, edo lan egiteko bizi?

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun