Egoera ez da oso desberdina Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan, azken 20 urteetan erdira murriztu baitira nekazaritza-ustiategiak. Elikadura enpresa transnazionalen esku dagoen negozioa da: supermerkatuetako apalak janariz betetzen dituzte (ez elikagaiz) eta oparotasun faltsuaren sentsazioa ematen dute. Ondoan, gimnasioak eraikitzen dizkigute, bizimodu honen "akatsak" zuzentzeko. Supermerkatuez eta gimnasioez asko dakigu Uribe Kostan.
Baina posible da beste eskualde-eredu bat izatea: errepideak, super tunelak eta supermerkatuak eraikitzen jarraitu nahi duten ereduaren aurrean, baserriak, lurrak eta mendiak bizirik mantentzen dituena; eskualdean eta eskualdetik bizi dena; elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo lokal eta jasangarria egiten duena. Egunero, gutxienez, hiru aldiz erabakitzen dugu zer jan; elikatuko gara ala asfaltoa jango dugu?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.