Egin dezagun benetan dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Maritxu Arroyo Cruz 2026ko martxoaren 9a

Martxoaren 8an kaleak memoria politikoz beteko ditugu. New Yorkeko langileen aztarnak, XX. mendeko etxekoandre eta langile errusiarren arrastoak gogoratuko ditugu. M8a lantegian erre zituzten emakumeen horien gorputzetatik sortu zen; azken batean, M8a kontzientzia-klase sakon batetik dator.

M8ak "dantzatu ezin bada, ez da nire iraultza" espiritua gauzatu du. Baina hau ez da festa hutserako gonbidapena, gozamena erresistentzia gisa aldarrikatzeko baizik. Sistema honek ahantzarazi nahi digun arren, "guztia aldatzera etorri gara". M8ko dantza kolektiboa ez da distrakzioa, eskatzen dugun askatasunaren entsegu orokorra baino.

Beraz, M8 honetan kalera atera, kantatu, dantzatu, amorrua edo kontzientzia-klasea aldarrikatu, lagunekin elkartu eta sinets dezagun beste mundu bat posiblea dela. Hurrengo egunean, bila ditzagun auzokideak, inguruko edozein zapalkuntzari elkarrekin aurre egiteko. Nork bere lekutik, denok ekar dezakegu geure aletxoa. Benetako dantza sentitu nahi badugu, bilatu auzoko edo herriko kolektibo feminista: pentsatzeko, ikasteko eta ekintzetarako elkartu, baita besarkatzeko ere. Guztion askatasuna eta duintasuna gure pozaren oinarria denean, benetan dantzan ari garela esan dezakegu.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun