Errealitate gordin honen aurrean, zaintza arloko enplegu-sektoreetan greba ugari egin dira urteotan, eta lorpenak esanguratsuak izan dira. Bizkaiko erresidentzietan, 68 greba egunen ondoren gerokultoreen soldata 1.460 eurotik 1.800era igotzea lortu dugu berriki. Gatazka sindikal horietako aldarrikapen asko lan esparrutik harago doaz, hala nola ratioak hobetzea edota egoiliarrei eskaintzen zaien arreta denbora handitzea. Bizitza eta negozioaren arteko talka zuzenean seinalatzen dute borroka hauek.
A30ean urteetako gatazka sindikal eta feministen testigua hartu eta zaintzen negozioa ozen salatuko dugu. Ezin dugu gure eta geure ingurukoen ongizatea enpresa pribatuen menpe utzi. A30ean denok kalera!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.