1982an jaio berritan, gurasoek karroan eraman ninduten Korrikara, eta, ordudanik, ez dut kale egin. Hasierak ez dira samurrak izaten, eta gurean ez zuen hainbeste jendek parte hartzen. Garaiak aldatu direla ematen du. Zorionak Korrikara batu zareten horiei!
Asko eta asko batu dira, poztekoa da. Zenbat gazte batu ziren Korrikara, haien artean gazteleraz sutsuki ari ziren bitartean? Korrikatik irtetean, zenbat hasi ziren haien artean gazteleraz? % 95 batean, ziur nago euskaradunak direla (gaitasuna alde batera utzi dezagun, erabilerak garrantzia handiagoa du, nire uste apalean), baina zergatik ez dute erabiltzen?
Panoramixek erromatarrak garaitzeko edabe magikoa zuen, baina nork du gazteek euskaraz egiteko edabea?
Izan gaitezen euskahaldun, euskalakari. Eman diezaiogun euskara elkarri! Klika egin dezagun gure hizkuntza ohituretan. Eta batez ere, harro herri izan gaitezen, etorkizunean, gure hizkuntza mingainean uneoro daraman herria.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.