Azken datuen arabera, DBHko ikasleek Euskararen ezagutzan behera egin dute. Harritzen gara? Hezkuntza Sailak Euskarari orduak kentzen dizkio Ingelesaren mesedetan. Irakasleak edozein arlo Ingelesez ematera bultzatzen dituzte. "Berrikuntza" deitzen diote, garai berriak omen dira. Askok ez daukate Ingeles maila nahikoa eskola horiek emateko eta beste askok ez dute arloa menperatzen. Berrikuntza!
"Udan gure seme-alabak Dublinera doaz Ingelesa ikastera". Agian gazte gizajo horiek euskarazko barnetegi batean eman beharko lukete izena. "Zertarako? Euskara ikastetxean egiten dute, ez da beharrezkoa". Ez, noski. Zenbat purrustada botatzen dituzten euskaltegia garestia delako, C1-a ateratzeko gai ez direlako nahiz eta D ereduan ikasi. Hori bai, Ingeleseko akademiak "merkeak" dira, ez dago dirulaguntzarik, baina ez dugu txintik ere esaten.
Gure kultura da, urteetan zapaldua izan den (eta jarraitzen duen) hizkuntza da. Gure gurasoek gogor lan egin zuten guk euskaraz ikasi eta bizi gintezen. Guri eman ziguten aukera, gure seme-alabei kenduko diegu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.