Trikitiaren hauspoak

Erabiltzailearen aurpegia Nahikari Ayo Acebo 2026ko ekainaren 8a

Ohiturak galtzen ari dira, gazteek ez daukate gure kulturarekiko interesik. Kanpokoari garrantzia ematen diote. Zer nahi duzue esatea, ahoa itxi didate. Eta nola gainera…

Urrian, Andra Mari eta Aixerrotako trikitilariak batu genituen. Gure asmoa Olentzerotan eta ikastetxeko jaian ateratzea zen, inolako helburu potolorik gabe. Baina bai helburu zehatz batekin: talde giroa sortzea, trikiak kalera ateratzea eta gozatzea.

Gazteen konpromiso ezari buruz hitz egiten dugu. Ez dakizue zeinen gozagarria izan den hilabetean behin batzea trikia jotzeko, abesteko eta bizkotxoa askaltzeko. Gure errepertorioa ez da oso zabala, baina apurka-apurka bagoaz osatzen.

Pianoa, gitarra, bateria, bibolina… bezalako instrumentuak ez baditugu aukeratzen, ez gaituzte serio hartzen. Gazteek hautua egin dute: trikitia. Gure kaleak doinuz bete nahi dituzte eta horretan dabiltza. Izena ere aukeratu dute: hauspoak. Infernuko hauspoa urte luzez astindu dezatela!

Eskerrik asko Amaia, Alain, Ane, Izadi, Leize, Lur eta Terese. Gurasoei ere, zuek ere konpromiso itzela hartu duzuelako eta haiek parte hartzera bultzatu dituzuelako.

P.D.: Panderoa berreskuratuko dudala zin dagit!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun