Handik eta urte batera, Getxoko Udaleko agintari horiek hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetuko duen erabakia hartu dute. Areago, erabaki hori botere judizialaren oldarraldiaren ondoriozko irizpideetan oinarritu da. Beste instituzio batzuk horren aurka borrokatzen ari diren bitartean, gure udalak men egin eta kitto. Eta, noski, erabaki horretan izan dituen bidaideak ez dira Bilboko manifestazioan egon zirenak; aitzitik, botere judizialaren murrizketak txalotzen dituzten eta oldarraldia bera ukatzen duten alderdiekin itundu du Getxoko Udalak herritarren eskubideak murriztuko dituen erabakia.
Zinez, hori ez da iazko zutabean aldarrikatu nuen itun politiko soziala, ezta urrunetik ere. Eta Getxoko Udala iaz Bilbon 70.000 pertsonok aldarrikatu genuenetik oso urrun geratu da, urrunegi.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.