Horren karira, otsailaren 18an, hamarnaka euskaltzale elkartu gintuzten ideia horri tira egiteko. Akaso, adinaren ajea izango da, edota edalontzia erdi-beteta ikusteko joera, baina esango nuke adin eta esparru desberdinetako euskaltzaleak izanik, bat egin genuela zerbait egin edota artikulatu behar horretan. Ideia andana izan zen: ekimen xumeak antolatzen hastea, aliantzak zein xede-taldeak identifikatzea, plazak hartzea.
Badabil, bai, Algortan euskararen harriari goroldiorik ateratzen utziko ez dion zerbaiten ernamuina, baina ez gaitzala presak irentsi. Aitzitik, elika dezagun guztion artean, pixkanaka-pixkanaka. Izan ere, bagara nor!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.