Ekitaldia azaroaren 15ean izango da, Ibaigane Kultur Etxean Sari banaketarekin batera, albiste faltsu eta zurrumurruen inguruko gogoeta ere egingo dugu, hainbat adituren eskutik Azaroaren 15ean banatuko ditugu azken urtean toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak aitortzen dituzten TOKIKOM Sariak. 2018ko edizioan Geuriak, Hego Uribeko toki komunikabideak irabazi zuen eduki onenaren saria, eta hori dela eta, aurtengo edizioan bere eremuan izango da sari banaketa: Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. TOKIKOM Sarien laugarren edizioa izango da aurtengoa. Toki komunikabide txikietan kazetaritza lan bikainak egiten dira sarritan, baina tokiko izaerak lan horien zabalkundea mugatzen du. Sari hauekin, toki komunikabideon lana ezagutarazi eta haren kalitatea aldarrikatu
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!