Guaixe, Geuria, GiTB eta Karkara garaile 2021eko TOKIKOM Sarietan

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2021ko aza. 12a, 10:34

TOKIKOM SARIAK 2021 - FAMILIA ARGAZKIA

TOKIKOM Sarien seigarren edizioko sari banaketa egin dute gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, TOKIKOMek antolatuta, EiTBren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Euskarazko komunikazioaren arloko 100 lagun inguru batu dira ekitaldira, eta bertan jarraitzen dute uneotan, nazioarteko adituekin batera hedabideen inguruko komunitateen sorkuntzaz eztabaidatzen. Kazetaritza lanen kalitatea Kazetaritza sariak emateko epaimahaia Maria Gorosarri Gonzalezek, Edorta Arana Arrietak eta Amaia Pavon Arrizabalagak osatu dute. Hiru epaimahaikideak bat etorri dira aurkeztutako lan guztien kalitatea nabarmentzean, eta azpimarratu dute maila igotzen doala urtez urte, aukeraketa gero eta zailagoa suertatzen delarik. Urtero bezala, kazetaritza sariak hiru kategoriatan

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Guaixe, Geuria, GiTB eta Karkara garaile 2021eko TOKIKOM Sarietan

Osorik irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun