TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera. Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko ere duten garrantziaz jardun du. Euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea eraiki eta trinkotzeko informazioak, elkarren berri izateak, duen garrantzia aldarrikatu du, baita komunitate horri agerikotasuna ematearena. Jardunaldiaren kronika osatua irakur daiteke, besteak beste, Berria egunkarian.
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!