TOKIKOM Sarien zazpigarren edizioa ospatu dugu gaur Oñatiko ArantzazuLABen. Aurreko edizioetan ez bezala, komunikazio proiektu osoak aukeratu ditugu gaurko sarietako, kazetaritza lan zehatzen ordez. Baina hori ez da izan eguneko ezusteko bakarra. Parte hartzaile guztiak sorpresaz hartuta, TOKIKOMek bere bazkide guztiak saritu ditu gaurkoan, taldea ofizialki eratu zenetik 10 urte bete berri diren honetan, elkarrekin egindako bidea ospatu eta aldarrikatzeko. TOKIKOM eratzeko erabakia hartu zuen Euskaltzaleen Topagunetik hasita, iaz taldera batu zen Begitu hamaboskarira, saritu guztiek sorpresaz eta atseginez hartu dute gaur jasotako omenaldia. TOKIKOMeko IKT eta Komunikazio zuzendariak, Joxe Rojasek azaldu duenez, “Perspektiban jarrita, espero genuena baino askoz ere
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: TOKIKOMeko bazkidea saritu ditugu, azken 10 urteotan elkarrekin egindako bidearen omenez
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!