Euskarazko 76 toki komunikabide batzen dituen TOKIKOM taldeak martxoaren 24an ospatuko du bere 10. Urteurrena, Getxoko ‘Olatua’ gurutzontzien terminalean egingo dituen ‘Komunikabideak etorkizuna ehuntzen’ jardunaldien bidez. Jardunaldiok antolatzeko, TOKIKOMek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Getxoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta EiTBren babesa izan du, eta Uribe Kostako Hiruka komunikabidearen laguntza. 10. urteurrena okasio berezia da zalantzarik gabe, eta hori azpimarratzeko, TOKIKOMek komunikazioaren alorreko punta-puntako adituak gonbidatu ditu Getxora, hala bertakoak nola nazioartekoak. Toki-kazetaritza eta demokrazia soziala: Europako esperientziak Komunikazioaren esparrua nazioarteko zein estatu mailako enpresa handiek kontrolatzen duten testuinguru batean, tokian tokiko komunikabideak funtsezko eragileak dira demokrazia soziala
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Nazioarteko puntako adituak batuko dira Getxon hilaren 24an TOKIKOM Jardunaldietan
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!