DONOSTIA, 2024/02/21.- Arratsaldean aurkeztu dugu, Donostian, Matx kirol-proiektua. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazioa da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea. Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, gaur erakutsi dugu jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da. Eta horren erakusle izan da Tabakaleran egindako agerraldi publikoa; izan ere, kiroleko eragile ugari elkartu ditu deialdiak. Proiektuko arduradunez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak, Laboral Kutxako ordezkariak eta, besteak beste, lurraldeko federazio, klub eta kirolari ugari batu dira han. Hiru ardatz
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Aurkeztu dugu ‘Matx’: kirolarien, kirolzaleen eta kluben aplikazioa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!