TKM.EUS: Tokiko informazioa jarraitzeko, tokiko sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2025ko urt. 17a, 12:39

TKM.eus logoa

TOKIKOMek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, tkm.eus, sortu du, tokiko edukian espezializatuko den Mastodon sare sozialeko nodoa. Erabiltzaileen onerako “TOKIKOMen aspalditik gabiltza oso kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten bidearekin: desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak gero eta nabarmenagoak dira, eta gaiztotze prozesu hori asko bizkortu da azken urtebetean. Iruditu zaigu badela garaia aurrerapauso bat egiteko, gure zein gure irakurle, ikus-entzule eta erabiltzaileen onerako”. Azaldu du Joxe Rojasek, TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak. Horretarako, bi neurri onartu ditu TOKIKOMek: Gure jarduna guretik, eta ez Estatu Batuetako eskuin muturraren menpe TOKIKOMeko presidenteak,

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: TKM.EUS: Tokiko informazioa jarraitzeko, tokiko sare soziala

Osorik irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun