TOKIKOMek eta EiTB datu-kazetaritza elkarrekin lantzeko abian duten SARETZEN egitasmoak bere bosgarren alea kaleratu du gaur. Oraingo honetan, EAEko Irrati-Telebista publikoak eta euskarazko toki komunikabideek Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak hartu dituzte langai eta, datuen lanketa elkarlanean egin ostean, hedabide bakoitzak bere ikuspegitik zabalduko ditu ondorioak: EiTBk EAE mailako ondorioetan jarriko du fokoa, toki komunikabide bakoitzak bere ingurune hurbileko errealitatea lantzen duen bitartean. Nolakoa da etxebizitza-parkea gure herri eta hirietan? Zenbat etxebizitza daude? Etxebizitza nagusiak al dira? Zein da gure etxebizitzen tamaina? Zenbatek dute igogailua? Gainera, jabetzak alokairuaren aldean duen pisua aztertzen du ikerketak, eta alokairuaren bilakaerari, etxebizitzen salerosketari, babes
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak aztergai, Saretzen egitasmoaren bosgarren alean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!