Goienaren ‘Puntua’, Aiaraldea eta Antxeta Irratia saritu ditugu TOKIKOM Sarien 2025eko edizioan

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2025eko azaroaren 21a

Goienaren 'Puntua', Aiaraldea eta Antxeta Irratia saritu ditugu TOKIKOM Sarien 2025eko edizioan 1

TOKIKOM Sariak banatu ditugu gaur, Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Campusean. Bertan izan dira TOKIKOM osatzen duten euskarazko toki hedabideetako ordezkariak eta baita erakunde publikoetakoak ere, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Aitor Aldasoro, eta Gipuzkoako, Bizkaiko zein Arabako Foru Aldundietako, Garbiñe Mendizabal, Nestor Atxikallende eta Joseba K. Perez de Heredia ordezkariak. TOKIKOM-eko presidente Iban Arantzabalek egin ditu sariketako lehen hitzak. “Sariak banatzearekin batera adimen artifiziala izango dugu berbagai eta erronka handiak ditugu zentzu honetan. Urbano Garcia Alonsori irakurri diot kazetariaren balioa egongo dela, kontrastean eta konfiantza eta sinesgarritasuna ematean. Adimen Artifiziala gure egin behar dugu guk, hori guztia lantzeko”. Eusko Jaurlaritzako ordezkari Aitor

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Goienaren ‘Puntua’, Aiaraldea eta Antxeta Irratia saritu ditugu TOKIKOM Sarien 2025eko edizioan

Osorik irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun