
EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin garatzen duten SARETZEN datu kazetaritzako ekimenak olatu berri bat argitaratu du gaur, Hego Euskal Herriko biztanleon errenta aztergai hartuta. Hego Euskal Herriko argazki orokorra egiteaz gain, TOKIKOMeko komunikabide bakoitzak bere inguruko egoera ere aztertuko du, datu globalak herritarron egunerokoan nola islatzen diren kontatzeko. Nazio mailako eta tokian tokiko adituen azalpenak eta herritarren bizipenak ere jaso dituzte hedabideek, datu multzo soilari ahalik eta kolore gehien eman eta ulergarrien egiteko. Hona hemen gaurtik hasita eta hurrengo egunotan ere #ErrentaSARETZEN traolarekin argitaratuko diren lanetako batzuk: SARETZEN ekimena 2023an abiatu zuten EiTBK eta TOKIKOMek, datu kazetaritzaren kulturan sakondu, elkarlana sendotu,
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Hego Euskal Herriko errenta aztergai, SARETZEN ekimenaren olatu berri batean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!