
TOKIKOM taldeak Brontzezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aitortza honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aitortza abenduaren 17an banatuko da, Donostiako Kursaal Elkargunean 18:30etan. TOKIKOM 2012an sortu zen euskarazko toki komunikabideen sektorea dinamizatzeko, solaskidetza bateratua, lan esparru komunak eta gogoeta eta prestakuntza komuna bideratuz. Une honetan Euskal Herri osoko 30 erakunde ditu bazkide, eta 78 toki komunikabidek osatzen dute. Azken urteetan urrats nabarmenak eman ditu hedabideen jarduna eta kudeaketa profesionalizatzen. Bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko, TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A Saria lortu du
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!