
Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligan Arabako Alea suertatu da irabazle, 68,37 punturekin. Lehia oso estu doa, puntu gutxien dituen eskualdearekiko aldea bost puntu baino gutxiagokoa da. Puntuazio horrek talde bakoitzean egunero-egunero jokatu duten erabiltzaileen batez bestekoa jasotzen du, eta esan bezala, oso-oso paretsu doaz lehian dauden 10 eskualdeak. Parte hartzeari dagokionez, berriz, alde handiagoa dago batzuen eta besteen aldean. Guka-Urola Kostako taldeak 146 parte hartzaile batu ditu lehen astean, Hiruka-Uribe Kostakoak halako hamar ia-ia. Hala ere bizkaitarrak gogor eusten ari dira eta bigarren doaz sailkapenean. TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Arabako Alea garaile TOKIKOM Ligaren lehen astean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!